Skip to main content

Joan den azaroaren 2an, Sogevisok Javier García del Río izendatu zuen konpainiaren zuzendari nagusi, zeinak bere gain hartzen duen ardura hori ordura arte karguan zegoen Toni Sorolla duela gutxi hil ostean.

García del Ríok (2015 eta 2019 artean Sogevisoko kontseilari lanetan ibilia) konpainiak egindako lanari jarraipena emango dio, eta horrela, arrazoizko prezioko alokairuan dauden etxebizitzen parkeen kudeaketan erreferentzia gisa duen eginkizuna indartuko du lankidetza publiko-pribatuaren bidez garapen berriak sustatuz.

Javier García del Río Sevillako Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko industria ingeniaria da eta esperientzia handia du higiezinen kudeaketan eta aktibo ez-produktiboen parkeen hobekuntzan. Solvian zuzendari nagusi kargua zuenean (2014-2019), aktiboki parte hartu zuen Sogevisoren sorreran. 2020 eta 2022 artean, Sarebeko kontseilari delegatu eta presidente exekutibo izan zen, eta aktiboki lankidetzan aritu zen konpainiaren alokairu soziala arrazoizko prezioan eskaintzeko programa abian jartzen, baita txikizkako negozioan duen jarduera indartzen ere.

 

 

Leave a Reply