Mugikorra:+34 936 343 742

Legezko abisua

Baldintza orokorrak

Baldintza orokor hauek, Sogeviso Servicios Gestión Vivienda Innovación Social SLk (egoitza soziala Avda. Óscar Esplá, 37 – 03007 Alacant) IFZ: B54883301, Alacanten inskribatua, 3886 liburukia, 190 folioa, A-146658 orria, http://sogeviso.com zeinaren “IP” helbidea 46.105.87.109 helbide elektronikoaren bitartez erabiltzaileen eskura jartzen duen webgunearen edo interneteko zerbitzuaren erabilera eta sarbidea arautzen dituzte. Edozein erabiltzailek webgunea erabiltzeak baldintza eta irizpide hauek erabat onartzea dakar.

Baldintza eta irizpide horiek une oro daude ikusgai webgunean, unean-unean argitaratu eta indarrean dagoen bertsioaren arabera. Horretarako, erabiltzaileari sartzen den bakoitzean webgunean azaldutako baldintzak eta jarraibideak arretaz irakurtzea gomendatzen zaio, eta baita erabiltzailearen ordenagailuaren caché memorian dauden edukiak unean-unean kargatu beharra ere, informazio guztiz eguneratua jasotzeko. Hori guztia, webguneen bidez eskura daitekeen produktu eta zerbitzu bakoitzak arautzen dituen baldintza espezifikoei kalterik egin gabe.

 

Xedea

Webgunearen xede nagusia Sogevisoren jarduerei eta bere produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea da.

 

Erabiltzailearen erabilerarako baldintzak

Erabiltzaileak webguneko edukiak eta zerbitzuak egoki, zuzen eta era zilegian erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Erabat debekatuta daude ez legezko, legez kontrako edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jarduerak; Eta, oro har, giza duintasuna errespetatzearen eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatik bereizkeriarik ez egitearen aurka egiten duen, bultzatzen duen edo egin dezakeen jokabide oro; osasun publikoaren eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesaren, edo gazteriaren eta haurren babesaren aurkakoa. Era berean, debekatuta dago edozein pertsona edo erakunde ordezteko edo sistema, zerbitzariak, sareak edo edukiak oztopatzeko, urratzeko, aldatzeko edo deskonektatzeko jarduera oro, eta baita konexioari dagokion edozein baldintza ez betetzea ere.

Sogevisok erabiltzailea zerbitzutik kanpo uzteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta baita lehen adierazitako jokabideak eta jarduerak saihesteko une bakoitzean egokitzat jotzen dituen neurriak hartzeko ere.

 

Jabetza intelektuala edo industriala

Se advierte expresamente que todos los elementos del sitio web están sujetos a derechos de propiedad Berariaz ohartarazten da webguneko elementu guztiek jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak dituztela. Produktuen edukia, iturburu-kodeak, forma, diseinua eta izendapena, aplikazioak, tresnak, orriak, markak, izen komertzialak, logotipoak eta grafikoak, copyrighta barne, Banco Sabadell SAren jabetzakoak, edo hark lagatuak edo haren lizentziaren xede dira, eta, beraz, egiletza eta ustiapen-eskubidea, bere termino eta modalitate guztietan, indarrean dauden merkataritza eta zigor legeek babesten dituzte, beraz, arau-haustea, dagozkion diruzko erantzukizunak alde batera utzita, legez kontrako edo delituzko jarduera da.

Horregatik guztiarengatik, erabiltzaileak ez du erreprodukzioa, egokitzapena, konbinazioa, beste aplikazio batzuetan integratzea, konponketak edo beste edozein manipulazio edo eraldaketa egin beharko, ezta komunikazio publikorako edo banaketarako edozein modu ere, webgunearen bidez eskura daitezkeen eduki guztiei dagokienez, Sogevisok berariazko baimena eman ezean. Eta kasu horretan ere, ez da egingo webgunearen bitartez erabiltzaileentzat zehaztu eta aurreikusi ez diren prozeduren bidez. Ezin izango du inola ere edukia deskargatu, inprimatu, kopiatu edo edozein euskarrira lekualdatu, emandako edukiak aldatuta, baldin eta webgunearen bidez azaldu eta emandako mezuen edo informazioen aldean desberdinak, ez-ikusiak, erantsiak, aldatuak edo kontraesankorrak badira, sisteman eta Sogevisoren erregistro informatikoetan dauden moduan.

Sogevisok ez du jabetza industrialen eta intelektualen eskubideei buruz edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin zerikusia duen edozein eskubideri edo jabetzari buruz inolako lizentziarik edo baimenik ematen.

Sogevisoren orriekin Hiperestekak (“hyperlink-ak”) ezartzen dituzten webguneek ez dituzte orri horiek erreproduzitu behar, eta ez dute lotura zuzenik ezarri behar dute hasierakoa (“Home page”) ez den atariko beste edozein orrialderekin. Era berean, ez dute zeinu bereizgarririk, izen komertzialik, errotulurik, informaziorik edo Atariaren berezko beste edozein edukirik erabili beharko, estekaren beraren (“link”) parte den aipamena izan ezik. Inola ere ezin izango da ulertarazi eta adierazi Sogevisok hiperesteka agertzen den orriko edukiak baimendu, bere gain hartu, parte hartu edo ikuskatu dituenik, ezta hiperesteka bera sartzea onartzen duenik ere, berariazko baimenik izan ezean.

 

Pribatutasun-politika

Erabiltzaileak, webgunea osatzen duten arloen bitartez, hainbat aplikazio edo tresna bisitatu, beraietatik inormazioa eskuratu eta erabil ditzake.

Erabiltzaileek emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira. Fitxategien ardura duen erakundeak, tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen dutenek eta erabiltzaileak emandako baimenaren babespean jakinarazitako erakundeek sekretu profesional zorrotzena betetzen dute. Berariazko konpromisoa hartzen dute datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko babes-mailak eta beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko, datu horiek baimenik gabe aldatzea, gaizki erabiltzea, galtzea, lapurtzea, tratatzea edo sartzea saihesteko, bai kanpoko mailan, bai estruktura propioaren barruan edo bere esku dauden langileen artean, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek jasan ditzaketen arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik datozela kontuan hartuta. Era berean, unean-unean indarrean dagoen araudian ezarritako integritate eta segurtasun arloetako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten fitxategi, programa, sistema, ekipo, lokal eta zentroetan tratamendua eta erregistroa bermatuko dira.

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du, eta berariaz ohartarazi behar zaio, Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.


a) Nabigazioa

Sogevisoren webgunean nabigatzea doakoa da, eta ez da beharrezkoa erabiltzaileak aldez aurretik erregistratzea. Hala ere, produktu edo zerbitzu batzuk eskuratzeko edo erabiltzeko, beharrezkoa izan daiteke erabiltzailea erregistratzea, identifikaziorako gakoak edo txartelak edukitzea edo/eta prezio bat ordaintzea, produktu edo zerbitzu bakoitza arautzen duten baldintza espezifikoetan ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileari berariaz ohartarazten zaio Sogevisoren webguneak < strong> “cookieak” erabiltzen dituela. Cookie horiek, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak dira, eta erabiltzaile anonimo bakar batekin lotzen dira. Erabilitako cookieek ezin dituzte bere disko gogorreko datuak irakurri, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie fitxategiak irakurri ere. Cookieek soilik erregistratuta dauden erabiltzaileak ezagutzeko aukera ematen dute, bisita bakoitzean ez dezaten halakorik egin behar soilik haientzat erreserbatutako eremuetara edo zerbitzuetara sartzeko. Halaber, erabiltzaileak gure webgunea bisitatu zuen azken aldiko datari eta orduari eta nabigazioan aukeratutako edukiei buruzko informazioa ematen dute. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du cookieak disko gogorrean jaso dituela jakinarazteko. Horretarako, nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak kontsultatu beharko ditu informazio gehiago izateko.

b) Izaera pertsonaleko datuak

Para el caso de que a un usuario -persona física- se le requiera el registro de sus datos personales, a fin de Erabiltzaile bati –Pertsona fisikoa– bere datu pertsonalak erregistratzeko eskatzen bazaio, Sogevisoren webgunearen bidez emandako zerbitzuren batean sartu edo hura erabili ahal izateko, berariaz jakinaraziko zaio datu horiek, zerbitzua gauzatzearen ondorioz sortzen direnekin batera, beharrezkoak direla emandako zerbitzuak garatzeko, kontrolatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko, eta zerbitzu horiek kasu bakoitzean horretarako sortutako fitxategietan sartuko direla. Erabiltzaileak datu pertsonalak sartzeak eta erregistratzeak berekin ekarriko du Sogevisori esanbidezko onarpena eta baimena ematea datu pertsonal horiek jasotzeko, fitxategietan sartzeko eta tratatzeko, eta baita xedapen aplikagarrietan aurreikusitako epeetan gordetzeko ere.

Datu pertsonalak babesteko araubideari buruzko oinarrizko informazioa:

Arduraduna: Servicios Gestión Vivienda Innovación Social SL, helbide soziala: Avda. Óscar Esplá, núm. 37, 03007 Alicante. Datuak Babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: DataProtectionOfficer@bancsabadell.com.

Xedeak eta legitimazioa: zure eskaera izapidetzea eta kudeatzea da helburu nagusia, eta baita haren ondoriozko jarduketak eta eragiketak ere; horiek merkataritza-komunikazio elektronikoak bidaltzea eragin dezakete, edo zurekin harremanetan jartzea emandako lokalizazio-datuen bitartez. Legitimazioaren oinarria eskaera bera da.

Hartzaileak: datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala agintzen ez badu edo berariazko akordio baten bidez baimena eman ez badu.

Datuen jatorria: interesdunak emandakoak.

Eskubideak: idatziz egin dezakezu Banco Sabadell taldeko Datuen Babeserako Eskubideak atalean, egoitza sozialaren edo bulegoen bidez, edo helbide elektroniko honen bitartez: Ejercicioderechosprotecdatos@bancsabadell.com, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, mugatzeko eta transferitzeko eskubideak erabiltzeko, eta eragin nabarmena izan dezaketen erabaki indibidual automatizatuen aurka egiteko edo ondorio juridikoak izateko eskubidea erabiltzeko, 2016/679 EBko Erregelamenduaren 22. artikuluaren arabera.

Era berean, interesdunak beharrezkotzat jotzen badu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara (www.agpd.es) jo dezake bere eskubideak babesteko.


Erantzukizuna

Sogevisok ez dio erabiltzaileari eskuragarritasuna, sarbidea edo webgunerako konexioan jarraitutasuna bermatzen, informazio-horniduran edo haren bitartez eskainitako edozein zerbitzutan. Ondorioz, Sogeviso eta eduki-hornitzaile posibleak ez dira erantzule izango zerbitzua eteten bada, berandutzen bada, gaizki funtzionatzen badu, eta, oro har, Sogevisoren edo hornitzaileen kontroletik kanpoko zergatietan jatorria duen edozein eragozpen gertatzen bada, edo erabiltzailearen doluzko edo erruzko jardun batetik edo ezinbesteko ekintza batetik badator.

Sogevisok ez du bermatzen webgunearen bidez emandako edukien erabilgarritasuna, emaitzak lortzea edo hutsezintasunik eza, orientagarriak eta informatiboak direlako. Informazio hori arrazoiz fidagarritzat jotzen diren iturrietatik lortu da, baina ezin dira, nolanahi ere, hutsezinak izan, eta beste iturri batzuekin kontrastatu behar dira, erabiltzaileak edozein iritzi edo erabaki hartu aurretik. Erabiltzaileak hartzen dituen iritzi, neurri edo inbertsio-jarduketa guztiak, edo beste edozein motatakoak, bere kontura eta bere arriskupean baino ez dira izango.

Sogevisok ez du bere gain hartzen erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik, eta eskubidea izango du edozein zerbitzu, informazio-hornidura edo beste edozein eduki aldatu, ordeztu, eguneratu, berritu, sarbidea eragotzi, eten, blokeatu, aldi baterako eten edo behin betiko ezeztatzeko, erabiltzaile jakin bati dagokionez edo orokorrean.

Kasu bakoitzean berariaz kontrakoa ezartzen ez bada, Sogevisok ez du esku hartzen, ez du parte hartzen eta ez du bermerik hartzen hiperesteken edo publizitate-esparruen bidez hirugarren hornitzaileek eskaintzen dituzten zerbitzuei edo produktuei dagokienez.


Bankuak ez du bere gain hartzen erabiltzaileen ekipoetan birus informatikoen ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzukizunik, baldin eta horiek erabiltzaileak hartu baditu webgunetik nabigatzeagatik edo nabigazioaren ondoriozko beste edozein arazorengatik. Erabiltzaileak webgunean bertan, “Segurtasunari” dagokion atalean, zehazten diren arau, baldintza eta neurri guztiak bete beharko ditu.