Skip to main content

Madrilgo Erkidegoak alokairu eskuragarrirako 1.137 etxebizitza barne hartzen dituen bost partzelako lote bat esleitu du Culmiak Ávita eta Sogevisorekin batera aurkeztutako eskaintzarako

 

Madrilgo Erkidegoko Ingurumen, Etxebizitza eta Nekazaritza Sailak joan den otsailaren 20an esleitu zuen Vive II Planeko lote bakarra, alokairu eskuragarrirako 1.137 etxebizitzek osatzen dutena. Horiek Boadilla del Monte (524 etxebizitza), Pinto (422) eta Colmenar Viejo (288, 3 sustapenetan banatuak) eremuetako bost lurzatitan banatuko dira, eta alokairuan eskainiko dira, -etxebizitza babestuaren modalitatean-, merkatuko prezioa baino % 20-40 merkeago.

Culmiak (sustatzailea), Ávitarekin (eraikitzailea) eta Sogevisorekin (ustiapenaren kudeatzailea) batera, aurkeztutako eskaintza esleipendun gertatu zen, eta, hala, 2021ean esleitu zitzaien Plan Vive honen 3. loteari gehitu zaio. Haren 1.763 etxebizitzak hurrengo urtearen hasieran egongo dira eskuragarri. Guztira, bi loteen batura alokairu eskuragarriko 2.900 etxebizitzakoa da, eta Sogevisok saldu eta kudeatuko dira hurrengo urteetan.

Madrilgo Erkidegoko udalez gaindiko sareak osatzen dituzten lurzoruetan egingo da Vive II Plan horren jabari publikoko emakida, eta 65 urtez luzatuko da. Denboraldi horretan, etxebizitzak alokairu eskuragarrirako bakarrik erabiliko dira. Sustapen gehienek atezaintzako, igerilekuko, gimnasioko eta lorezaintzako zerbitzu osagarriak izango dituzte, baita instalazioak ongi zainduko direla bermatzeko garbiketako eta mantentze-lanetako oinarrizko zerbitzuak ere. Horiek guztiak Sogevisok koordinatuko ditu, ustiapenaren kudeatzaile integrala den aldetik.

Bost sustapen horiek egiteko (logela batetik hirura bitarteko 1.137 etxebizitza, bakoitzak gutxienez trasteleku bat eta garaje plaza bat izango dituztenak), Culmiak Saturn Holdco, S.A. enpresaren bidez egingo du inbertsioa. Ávitak (Avintia taldea) aplikatuko duen eraikuntza industrializatuaren metodoari esker, lanak egiteko epeak % 30 inguru murriztuko dira. Sistema industrializatu horrek beste onura batzuk ere baditu, hala nola saldu osteko gorabeherak % 50 baino gehiago murriztea, instalatutako elementuen berme hobea eta handiagoa eta CO2 emisioak ia % 40 murriztea ekoizpen- eta eraikuntza-fasean (sistema tradizional batekin alderatuta), eta, horrez gain, ustiatze-faserako energia-kontsumoak nabarmen murriztea.

Alokairu eskuragarria kudeatzearen eta estatu osoan mota horretako alokairuetarako politikak sustatzearen alde egiten du, hartara, Sogevisok, publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren bidez. Vive Planaren bi loteekin eta joan den urtearen erdialdean Calafellen (Tarragona) esleitutako sustapenarekin, alokairu eskuragarriko 3.000 etxebizitza baino gehiago gehituko zaizkio kudeaketa-parkeari, lankidetza-eredu horiek aplikatuta.

Zer da Vive Plana?

Madrilgo Erkidegoak sustatutako proiektu bat da Vive Plana, eta haren helburua da alokairuko etxebizitzen parkea zabaltzea, prezio eskuragarrietan, lankidetza publiko eta pribatuaren bidez.

Lankidetza hori sektore pribatuari jabari publikoko kontzesio administratiboen eredu baten bidez gauzatzen da. Horren arabera, hurrengo zortzi urteetan 25.000 errenta-etxebizitza eraikiko dira, merkatuaren %50era bitarteko beherako errentekin.

Horren helburu nagusien artean lehentasunezko taldeei etxebizitza eskuratzen laguntzea dago, hala nola 35 urtetik beherako gazteei, 65 urtetik gorakoei, ezinduei, familia ugariei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei edo 35 urtetik beherako emakume haurdunei.

 

 

Leave a Reply