Skip to main content

Sogevisok Gold Sponsor gisa parte hartu zuen beste urte batez Higiezinen Servicing Kongresu Nazionalean. Kongresuaren 4. edizioa izan zen, urriaren 19 eta 20an, Madrilgo Goya Antzokian.

 

Sogevisok CMS Group Europe-k antolatutako Higiezinen Servicing 4. Kongresu Nazionalean parte hartu zuen, Madrilgo Goya Antzokian, joan den urriaren 19an eta 20an; programako bi eztabaidatan aktiboki parte hartu zuen.

Asteazkenean, hilaren 19an, gure zuzendari nagusi Antoni Sorollak “Espainian etxebizitza eraginkortasunez kudeatzeko lankidetza publiko-pribatua” izeneko eztabaida moderatzeko ohorea izan zuen. Hitzordu horretan aipaturiko biltzarra inauguratu zuten, eta administrazio publikoko eta enpresa pribatuetako erreferente ospetsuek parte hartu zuten bertan.

Eztabaidan, etxebizitzaren arloko lankidetza publiko-pribatuko proiektu berriak baloratu ziren; esaterako, Vive Plana (Madrilgo Erkidegoa), Habitatge Metròpolis Barcelona (Àrea Metropolitana de Barcelona) edo Sarebeko lankidetza-akordioak. Bertan adierazi zen oso garrantzitsua dela alderdien arteko lankidetza hori bermatzea, etxebizitza gehiago lortzeko ahalik eta denbora laburrenean, eta lankidetza hori ahalbidetuko duen formula juridiko baten beharra.

Eztabaidako parte-hartzaileak:

  • David Lucas Parrón, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Hiri Agenda eta Etxebizitzako idazkari nagusia.
  • José María García Gómez, Madrilgo Erkidegoko Ingurumen, Etxebizitza eta Nekazaritza Saileko Etxebizitza, Antolamendu eta Lurralde sailburuordea.
  • Ramon M. Torra i Xicoy, Àrea Metropolitana de Barcelonako (AMB) gerentea.
  • Pau Pérez de Acha Beamonte, Etxebizitza Eskuragarri eta Sozialaren eta Erakunde Harremanen zuzendaria Sareben.
  • Juan Carlos Álvarez Cortizo, Ondare Kudeaketako Negozioaren zuzendari nagusia Servihabitaten.
  • Paco Campos León, Head of Real Estate Anticipa Real Estate-n.

Sogevisok ere parte hartu zuen hilaren 20an (osteguna) amaierako jardunaldian; hain zuzen, “Espainian Real Estate sektorean etxebizitzaren legez kanpoko okupazioaren eragina eta alokairu sozialaren kudeaketa alternatiba gisa” izeneko eztabaidan. Eztabaidan Gemma Feliuk, Gizarte Inpaktu eta Bitartekotzako gure zuzendariak, hartu zuen parte.

Sogeviso bertan zela egindako bigarren eztabaida horretan, legez kanpoko okupazioak ekarri dituen ondorioez hitz egin zen; horien artean daude, besteak beste: inbertitzaileenganako sortzen diren zalantzak, lege-esparru ezegonkor bat egotea, jabeei eragindako kalteak (etxebizitzaren, eraikuntzaren eta ingurunearen degradazioa), okupazioaren aurreko permisibitatea edo gainkarga judiziala.

Familia eta pertsona kalteberei bizitoki-alternatibak eskaintzetik —benetan kalteberak direnak eta kalteberak ez direnak bereiziz— igarotzen diren konponbideak proposatu ziren; eta alokairu sozial eta eskuragarriaren eskaintza handitzeko lankidetza publiko-pribatua azpimarratu zen. Familia kalteberak Gizarte Zerbitzuen bidez birgizarteratzeko lanean sektore publikoak duen inplikazioaren garrantzia azpimarratu zen, erantzukizun osoa sektore pribatuarena bakarrik izatea saihestuz. Hori guztia, ahultasunik ez dagoen eta mafiek kontrolatzen dituzten kasuetan disuasio-neurriak ezartzea ahaztu gabe, okupazioa jasaten duen jabe pribatua konpentsatu ahal izateaz gain.

ASVAL Elkarteko zuzendari nagusi María Andreu Plouk moderatu zuen eztabaida, eta Gemma Feliurekin honakoak ere izan ziren:

  • Jesús Alejandro Pérez Amair, Espainiako zuzendari komertziala Finaer Compañía de Garantías SL enpresan.
  • Laura Fernández, General Counsel Aliseda Inmobiliaria-n.
  • María Aparicio Calzada, bazkide zuzendaria Pactum Abogadosen.

Sogevison pozik gaude gure iritzia emateko aukera izan dugulako, gure esperientzian oinarrituta, etxebizitzaren arloan lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko beharraren inguruan, Higiezinen Servicing Kongresu Nazionala bezalako erakusleiho garrantzitsu batean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiagatik antolakuntzari, gainerako parte-hartzaileei eta ekitaldira bertaratu zirenei. Eta interes handikoa izan izango zela espero dugu.

Sogevisok parte hartutako eztabaiden kartelak:

© Argazkiak: CMS Group Europe

Leave a Reply