Skip to main content

Iraileko bigarren hamabostaldian zehar eta urriaren hasieran Sogeviso-k “Alokatzeko etxebizitzak arrazoizko prezioan: protagonismoa eta inbertitzeko aukera” izenburua duen webinarra aurkeztu zuen. Haren asmoa Espainian arrazoizko prezioa duen alokairu-parke bat garatzeko lankidetza publiko-pribatuaren beharra aurkeztea eta eztabaidatzea da.

Lau saiotan zehar, lau txostengilerekin eta moderatzaile batekin, gaiarekin lotutako arlo desberdinak sakondu ditugu. Txostengileen maila altuari eta parte hartu duten pertsonen erantzunari esker jardunaldien balorazio oso positiboa egin dezakegu.

Jarraian ikus dezakezue jardunaldien programa eta saio bakoitzaren eduki osoaren bideoa.

Esteka jardunaldien programara.

Esteka lehen jardunaldiaren bideora (9/15)

Esteka bigarren jardunaldiaren bideora  (09/22)

Esteka hirugarren jardunaldiaren bideora (09/29)

Esteka laugarren jardunaldiaren bideora (10/06)

Lehenengo saioan, irailaren 15ekoa, “Diagnostikoa eta arrazoizko prezioen etxebizitzaren egoera Espainian” landu zen. Saio honetan gaur egungo defizit egoera nabarmendu zen, baita administrazio publikoek konponbide bat emateko duen zailtasuna ere, ondorioz, eragile guztien kolaborazioa ezinbestekoa da erronka honi aurre egiteko. Epe luzerako eta adostasun maila handia duen politika berria beharrezkoa dela eta, hori guztia zoritxarrez ez daukagun segurtasun juridiko baten laguntza behar duela ere agerrarazi zen.

Bigarren saioa, irailaren 22koa, “Arrazoizko prezioan alokatzeko etxebizitzen garapenaren eta kudeaketaren esperientziak” azaltzean eta aztertzean oinarritu zen.    Saio honetan lankidetza publiko-pribatuaren arteko formula desberdinak daudela eta, esku-hartze publikoak duen gaitasuna egiaztatu zen, arazo desberdinak eta soluzio desberdinak daudela azpimarratuz. Egonkortasun juridikoa sortzeko beharra, aspektu fiskalen hobekuntza, irabazi asmo mugatua duten sozietateak faboratzeko arauak garatzeko egokitasuna eta, azkenik, aurrekontu publikoaren beharra oinarrizko abiapuntu gisa, baita etxebizitza-politikak zeharkakoak direla ulertzeko beharra: urbanistikoak (lursailak sortzea) sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak, mugikortasunekoak…

Hirugarren saioan, irailaren 29koan, “Lankidetza publiko-pribatuaren orainaldia eta etorkizuna arrazoizko prezioko etxebizitza proiektuak garatzeko” izan zen aztertutako gaia. Jatorria izoztu ezin daitekeen baliabide publiko bat (lurra) dugula adostea izan zen eta, hortik abiatuta, eredu erabilgarri, erakargarri eta oso interesgarri desberdinak atera dira (AMB Barcelona, Madrid). Industrializazioaren eta sustapenaren finantzaketaren eta inbertsio helburudunaren garrantziaren gainean hausnartu zen, baita errentagarritasun minimoa bermatuko duen arrazoizko prezioa duen alokairua zehazteko beharraren inguruan ere. Dagoen etxebizitzen stock-a eta puntakoak ez diren lurraldeen beharrak kontuan hartu behar direla ere azpimarratu zen.

Laugarren eta azken saioa, urriaren 6koa, “Kudeaketa administratibotik sozialki arduratsua den kudeaketa batera” pasatzearen inguruan sakontzeko erabili zen. Zentzu honetan, inbertsio pribatutik inpaktua duen gizarte inbertsioa nabarmendu nahi izan zen, baita HMISAK-ak agertzea ere. Eduki sozial handia duten irabazi asmorik gabeko erakundeetatik gizarte laguntzaren kudeaketa zuzenean eta programa gauzatzeko estaldura publikoaren beharra azpimarratu zen. Azkenik, kudeaketa publikotik, bizikidetasunaren kudeaketa, esku hartze sozialaren kudeaketa eta okupazioaren kudeaketa aipatu ziren.

Saio guztien ondorio errepikagarri gisa aipatu dezakegu, lehenik eta behin, lankidetza publiko-pribatua intentsitate altuenean soluzio onena dela adostu izana, egoera hobetzeko ezinbesteko faktore gisa, arrazoizko prezioa duen alokairuko etxebizitza industrialaren beharrezko produkzio urgentearentzat; bigarren, borondate politikoaren eta aurrekontu publikoa edukitzearen garrantzia; eta azkenik, aukera anitz dagoela eta horietako asko osagarriak direla beraien artean.

Azpimarratu nahi dugu zenbait txostengilek Sogeviso alokairuzko etxebizitzen portfolioaren kudeaketa sozialki arduratsuan aitzindaria dela adierazi zutela eta modu positiboan baloratu zutela jardunaldi hauen ekimena, landutako gaien gaurkotasunagatik, parte hartzaileen mailagatik eta suposatu duen ezagutzen eta esperientzien hartu-emanagatik.

Amaitzeko, txostengile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako jarrera onagatik eta parte hartzeagatik, eta bertaratutako guztiei, erakutsitako konexioagatik.

Leave a Reply