Skip to main content

Sogeviso-k, Banco Sabadell-en bezero ahulen akonpainamendu sozialeko (kontratu soziala) eta laneratzeko (JoBS) programaren barruan, Pathfinder programa jarri du abian. Programa horren helburua da bitartekoak eta prestakuntza digitala eskaintzea, COVID-19-ren inpaktuagatik ahulak diren bezero horiei eragiten dien eten digitala handitzearen ondorioz, prestakuntza eta lan-merkaturako sarbidea ahalbidetzeko eta haien egoera sozioekonomikoa hobetzeko.

Familia ahuletan eten digitala murrizteko Pathfinder proiektuaren barruan, Sogeviso-k hitzarmen bat sinatu du Mobile World Capital Fundazioarekin (FMWC). Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gizartearen eraldaketa digitala bultzatzea du helburu, pertsonen bizitza hobetzeko mundu osoan.

FMWCren eta Sogeviso-ren arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera, lehenengoak, 5G programaren bidez, Pathfinder programa bultzatzen lagunduko du, programa horretako parte-hartzaileei gailu teknologikoak emanez, eta Pathfinder ekimenean interesa duten partner-en parte-hartzea sustatuz, programaren izaera soziala zabalduz eta etorkizunean izan dezakeen parte-hartzea kudeatuz.