Skip to main content

Sogeviso-k EMVISESA, Sevillako Udal Etxebizitza, Lur eta Ekipamendu Enpresak antolatutako Sevillako Etxebizitza Sozialari buruzko Jardunaldien laugarren edizioan parte hartu du. Urriaren 27, 28 eta 29 bitartean ospatu diren jardunaldietan sektorean ezagunak diren aditu nazionalek txostenak, eztabaidak eta erakusketak eskaini dituzte.

Xavier Aspachs-ek, Sogeviso-ren presidenteak, “Colaboración público-privada” (Lankidetza publiko-pribatua) izenburudun eztabaidan parte hartu du eta sektore pribatuak alokairuko etxebizitzaren kudeaketaren gainean duen gizarte-erantzukizunari buruzko ikuspegia eskaini du Sogeviso-ren esperientzia nabarmenduz.

Informazio gehiago https://www.emvisesa.org/iv-jornadas-de-vivienda-social-de-sevilla-vivienda360/ webgunean

Halaber, Antoni Sorolla-k, Sogeviso-ren zuzendariak, epaimahaiko kide gisa parte hartu du 2020 urteko “Eraikuntza Berriaren, Etxebizitza Sozialaren Kudeaketaren, Ingurumen Kudeaketaren, Birgaitzeari eta Zerbitzu Publikoen Jardunbide Egokienen AVS Sariak” ekitaldian. Sari hauen entrega atzeratu egin zen koronabirusaren pandemiak ondorioztatutako arazoak zirela eta.

Leave a Reply